Etorri saskibaloian jokatzera Iraurgi SBra!

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2016ko uzt. 13a, 20:49

Uztailaren 18tik 22ra irekiko da datorren denboraldirako teknifikazio saioetan izena emateko epea 2008, 2007, 2006 eta 2005 urteetan jaiotako neska-mutilentzat.

2008an, 2007an, 2006an eta 2005ean jaiotako neska-mutilei hastapen eskolan, Saskibaloi Teknifikazioan parte hartuaz saskibaloiaz gozatzeko deialdia egiten die Iraurgi Saskibaloiak datorren denboraldirako.

Interesa dutenek, izean emateko aukera izango dute uztailaren 18tik 22rako astean. Izen-emate orria Internet bidez (www.isb.eus webgunean) edo ISBko bulegoan betetzeko aukera izango da. Bulegoko ordutegia 9:30etik 13:30era izango da; bulegoan bertan jaso eta bertan utziko dira datu guztiak beteta. Edozein zalantza izan ezkero, deitu telefono hauetara: 657792592 edo 635739699.

Anima zaitez ISBrekin saskibaloiaz gozatzera!