ISBko bi entrenatzaile Espainiako selekzioko gazteak entrenatzera

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2016ko mar. 23a, 12:07
Xabi Chico ezkerrean, Luis Agirre eskuinean.

Luis Agirre eta Xabi Chico entrenatzaileek Zaragozara eta Eslovakira bidaiatuko dute hurrengo egunetan. Agirrek 15 urteko neskak entrenatuko ditu. Chicok, aldiz, 16 urteko mutilak.

Iraurgi Saskibaloi Taldeko Luis Agirre Katxi eta Xabi Chico entrenatzaileak deitu ditu Espainiako selekzioak. Agirre Zaragozara (Espainia) lekualdatuko da eta han entrenatuko ditu Espainiako selekzioko 15 urteko neskak. Urrunago joan beharko du Chicok, Eslovakiara, hain zuzen. Han 16 urteko mutilekin arituko da lanean, eta Poloniako, Eslovakiako eta Txeriar Errepublikako selekzioekin lehiatuko da.