Añares Rioja ISB matematikoki mailaz jaitsi da Zamoran

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2016ko mar. 2a, 11:08

Lehen zati ezin okerrago batek beste porrot batera eraman zuen Iraurgi, bigarren zatiko minutu askotan zehar dominatu ahal izan zuten Zamaraten baten aurrean (87-56). Gaur, asteazkena, Añaresek Ferrol hartuko du etxean.

Añares Rioja ISBk garaipenik batu gabe jarraitzen du Emakumezkoen Lehen Mailan eta ez du berehala lortuko azken partidan moduan lehen zati osoa oparitzen jarraitzen badu. Joseba Lizarralderen neskak dagoeneko matematikoki LF2ko taldea dira dagoeneko eta hurrengo eta azken sei partidetarako helburu bakarra da partida bat irabazten saiatzea. Horregatik ezin du azkeneko norgehiagotan bezalako lehen zatirik onartu.

Zamaratek ez zuen gehiegi igarri Sofia Gomesen baja. Izan ere, Rileyk Gernikan lortu zuten garaipenean erabakigarri izan ostean ez zuen denbora gehiegi behar izan bere zalegoa poltsikoan sartzeko. Amerikarra, Van den Adelekin batera, etxekoek markagailuan di-da batean distantzia zabaldu izanaren erantzule nagusia izan zen. Izan ere, Añares Rioja ISB, modu ulertezinean, espiritu gabe irten zen kantxara.

Seguruenik Lizarazu kapitainaren bajak indar lehiakorra galduarazi zion taldeari, baina Iraurgik eskolako patioko talde baten itxura izan zuen lehen mailako talde baten kontra jokatzen. Roselisek bere gorputzean sartutako beste jokalari bat ematen zuen, taldea gobernatzeko gauza ez eta baloiak sekulako erraztasunez galduz. Markovicek taldea bizkar gainean hartu nahi izan zuen eta Davydovad guztiekin egin zuen borrokan, baita bere buruarekin ere. Beste guztiek ez zuten lagundu taldeak itxura ona izan zedin, ordea. Zamaratek gozatu egin zuen kontraerasoan jokatuz eta saskiratze errazegiak lortuz. Riley eta batez ere Van den Adelek ederki bete zuten euren puntu zakua. Etxeko taldeak 18 gora amaitu zuen lehen laurdena (29-11), baina alde hori 33 puntutara arte joan zen, bigarren laurdena hasi eta berehala partida guztiz erabakita utzi zuen 15 eta 0ko partzial batekin. 

Aldageletatik pasada ez zen izan jokalarien nahi luketen bezain gozoa. Joseba Lizarraldek gauza asko esango zituen eta ez modurik gozoenean, hirugarren laurdenetik aurrera oso talde ezberdina ikusi baitzen kantxan. 

Sei partida besterik ez dira gelditzen garaipen bat lortzeko. Gaur, asteazkena, Añaresek Ferrol hartuko du etxean. Egun berezia, partida berezia, emaitza berezia?

Saskiratzaileak: (29-11/23-9/17-22/18-14)

QUESOS EL PASTOR DE LA POLVOROSA: Riley (18), Ortiz (13), Svitlica (5), Van den Adela (20), Pirsic (6) – Aliaga (15), Martin (3), Montalvo, Simpson (7).

AÑARES RIOJA ISB: Arregi (6), Bereziartua (9), Davydova (9), Silva (11), Markovic (14) – Uria (4), Etxeberria, Zubizarreta (1), Astigarraga, Gurrutxaga (2).