Alex Astigarraga eta Ander Arruti izango dira Infantil Mutilen Gipuzkoako selekzioko entrenatzaileak

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2015ko urr. 21a, 10:48
Alex Astigarraga eta Ander Arruti.

Urriko azken asteburuan (hilaren 30ean, 31n eta azaroaren 1ean) jokatuko da Infantil Mutilen Euskadiko Txapelketa Amurrion (Araba). Astigarraga eta Arruti izango dira Gipuzkoako selekzioko entrenatzaileak, eta ISBko hiru jokalari izango dira Gipuzkoako konbinatuan: Joseba Azpillaga, Manex Ansorregi eta Jakes Odriozola.

Urriko azken asteburuan (hilaren 30ean, 31n eta azaroaren 1ean) jokatuko da Infantil Mutilen Euskadiko Txapelketa Amurrion (Araba), eta Iraurgi Saskibaloi Taldeko ordezkaritza bertan izango da. Izan ere, Alex Astigarraga eta Ander Arruti Gipuzkoako Infantil Mutilen selekzioko entrenatzailea eta laguntzailea izango dira, hurrenez hurren, Euskadiko selekzioen arteko txapelketan. 

Gainera, Iraurgi Saskibaloi Taldeko hiru jokalari izango dira Gipuzkoako konbinatuan: Joseba Azpillaga, Manex Ansorregi eta Jakes Odriozola.

Alex Astigarragak urteak daramatza ISBko Mutilen Nazional Mailako Disdira bitxitegia taldea entrenatzen. Eta Ander Arrutik bi urte daramatza Euskal Ligako Junior Mailako Mutilen Glual Hidraulycs taldea gidatzen.