Gerdau ISB Euskadiko Txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2015ko api. 27a, 14:36
Gerdau ISB taldea. (Basketbasko)

Finalerdian Tabirako Baqueri irabazi zion eta finalean, berriz, Gernika KESB garaitu zuen. Emaitza horiei esker, maiatzaren 24tik 30era jokatuko den Espainiko Txapelketara sailkatu da Luis Agirren taldea.

2014-2015 denboraldia historikoa ari da izaten Iraurgi Saskibaloi Taldearentzat. Kadete mailako nesketan Gerdau ISB taldeak lortu du Euskadiko Txapeldun titulua. Izugarrizko lauko finala jokatu zuten eta Espainiako Txapelketarako txartela eskuratu dute. Luis Agirrek zuzentzen duen taldeak maiatzaren 24tik 30era Leonen jokatuko du Espainiako txapelketa.

Gerdau ISBk Tabirako Baqueren aurka jokatu zuen larunbatean. Partida berdindua izan zen, eta etxeko garra guztia atera eta 78 eta 79 irabazi zuten. Espero ez zen bezala, ordea, Gernikako neskek Easo menderatu zuten eta ISBko neskek finala irabazi beharra zeukaten Espainiako txapelketara sailkatzeko. Esan eta egin. Partidan atzetik ibili arren, azken laurdenean markagailuari buelta eman eta 51 eta 63 irabazi zuten.