Aranur ISB, Euskadiko txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2015ko api. 20a, 15:26

Glual Hydraulics ISBk, berriz, Baskoniarekin galdu eta bigarren postua lortu du. Bi taldeek maiatzean egingo diren Espainiako Txapelketetarako sailkapena eskuratu dute.

Iraurgi Saski Baloi klubak beste behin lorpen bikainak eskuratu ditu. Joan den asteburuan, junior mailako Euskal Ligako lauko finalak jokatu ziren Azpeitian eta Azkoitian, eta gure bi ordezkariek emaitza ezinhobeak lortu zituzten. Aritz Aldalurrek eta Iñaki Aldanondok zuzentzen dituzten neskek Euskadiko txapela lortu dute, eta Euskadiko talde onena bezala izendatu dituzte. Ander Arrutik eta David Rodriguezek zuzentzen dituzten mutilek, berriz, ezin izan zioten Baskoniari irabazi, eta azpitxapeldunak izan dira.

Bi taldeek, gainera, Espainiako Txapelketarako txartela eskuratu dute lauko finalean. Mutilek maiatzaren 3tik 9ra jokatuko dute Torrejon de Ardoz herrian (Madril), eta neskek, berriz, Guadalajarara bidaiatuko dute maiatzaren 10ean.

Lauko finaleko emaitzak

Junior neskak:

Larunbata, apirilak 18

Aranur ISB 62 - 41 Tabirako Baque

Loiola Indautxu 52 - 43 Easo SBT

Igandea, apirilak 19

Aranur ISB 47 - 36 Loiola Indautxu

Junior mutilak:

Larunbata, apirilak 18

Glual Hydraulics ISB 73 - 66 Easo A

Fundación 5+11 68 - 63 Easo 98 A

Igandea, apirilak 19

10.00 Fundación 5+11 80 - 73 Glual Hydraulics ISB