GBC eta Errusiako Khimki taldearen arteko partidua izango da igandean kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2014ko ira. 25a, 14:16

18:30ean izango da partidua, eta sarrera 10 euro izango da. Hala ere, Iraurgi SBko sozioek eta GBCeko sozioek 5 euro bakarrik ordaindu beharko dituzte.

Pasa den ostiralean maila altuko partidua izan bazen Azpeitiko kiroldegian, datorren igandean, irailaren 28an, maila goreneko partidua ikusteko aukera izango da. Bertan, ACB mailako Gipuzkoa Basket taldeak Errusiako lehen mailako Khimki Moscow talderi egingo dio aurre. Partidua 18:30ean hasiko da Azpeitiko Kiroldegian, eta sarrerak egunean bertan kiroldegian eskuratu ahal izango dira. Sarreren prezioa 10 eurokoa da, eta Iraurgi SBeko edo GBCeko sozioek 5 euro ordaindu beharko dute.

Jaume Ponsarnau entrenatzaileak zuzentzen duen taldeak aurre denboraldiko azken partidua jokatuko du Azpeitian. Azken asteetan hainbat partidu jokatu ostean, denboraldi berria hasteko azken proba izango da hau talde gipuzkoarrarentzat. Aurrean, berriz, Rimas Kurtinaitisek zuzendutako Khimki Moscow talde errusiarra izango du. Talde hori, Errusiako ligan puntako taldea izateaz gain, azken urteotan, Europako izen handienen artean ere ibili da. Beraz, ziur gaude, izugarrizko maila izango duela igandeko partiduak.

Hemen aipatzeko da, Gipuzkoa Basket taldea abonatuen kanpainan barneratuta dagoela. Abonu horiek, iazko prezio bera izango dute: haurrentzat 98 eta 148 euroren artean, gazte eta jubilatuek 125 eta 199 euro artean, helduek 175 eta 280 euro artean eta azkenik unibertsitatean daudenek 98 euro. Informazio gehiago: http://www.gipuzkoabasket.com/abonados/abonos_eu.php

Gipuzkoa Basket taldeko abonatu egitea aukera paregabea izateaz gain, Endesa Ligako talde guztiak etxe ondoan ikusteko aukera izango baita, Iraurgi SBri laguntzeko beste aukera bat da. ISB bidez abonatuz gero, klubak abonu horren %10a eskuratuko du. Beraz, igandean bai Gipuzkoa Basket taldeko eta baita Iraurgi SBko abonatu egiteko aukera izango duzue Azpeitiko kiroldegian. Horrez gain, edozein egunetan ISBko ofizinetan izena emateko aukera ere izango da.