Ander Arruti berriz ere asteko bostekoan

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2014ko ots. 11a, 17:10

Azpeitia Azkoitia ISBko eskolta gasteiztarrak 21eko balorazioarekin amaitu zuen Palma Air Europaren aurkako partida.

Porrot mingarria jaso zuen Azpeitia Azkoitia ISBk larunbatean Palman. Bi luzapen eta gero, puntu bakarragatik galdu zuten Iker Buenorenek, baina neurketa horretan gauza positibo asko gertatu ziren eta horietako bat Ander Arrutik egindako lana izan zen. Eskolta gasteiztarrak min hartu zuen orkatila batean astean zeharreko entrenamenduetan eta zalantza izan zen Palma Air Europaren aurkako neurketarako. Bigarren zatira arte ez zen kantxaratu eta, hala ere, sekulako lana egin zuen. Guztira 15 puntu sartu zituen jaurtiketa bakarra huts eginda, 5 errebote eskuratu zituen, asistentzia bat banatu eta falta bat jaso zuen, 21eko balorazioarekin amaitzeraino. Lan bikain horrek Zilarrezko asteko bostekoan sartzera eraman du Iraurgiko jokalaria.

Denboraldi honetan bigarren aldiz sartu da asteko bostekoan Arruti. Aurrekoa Caceresen aurkako neurketan izan zen. Ordutik bere jokoa gorantz joan da eta aste honetako neurketak ere beste aurrerapauso bat ematen lagunduko dio seguruenik.

Zorionak Ander!!