Euskadiko Selekzioarekin lanean berriz ere

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | Kirolak
2014ko urt. 30a, 08:01

Igandean mini eta infantil mailako neska-mutilek entrenamendu desberdinak burutuko dituzte.

Espainiako infantil eta mini mailako txapelketak jokatzeko egun batzuk falta badira ere, komeni izaten da ahalik eta gehien prestatzea momentu horretarako. Horregatik Euskal Federazioko hautatzaileek ia astero deitzen dituzte jokalariak igandetan entrenamenduak egin ahal izateko. Asteburu honetan ere horrela izango da eta bai infantil mailan eta baita mini mailan, Iraurgi SBko hainbat jokalari egongo da deialdietan.

Infantil mailan, mutilek bi leku ezberdinetan pasako dute goiza eta arratsaldea. Izan ere, eguneko lehen orduetan lagunarteko neurketa bat jokatuko dute Durangoko Landako kiroldegian eta bazkaldu eta gero, Eibarko Unibertsitate Laboralean entrenamendu saioa izango dute. Bertan izango da Iraurgi SBko Shyam Azpiazu. Neskei dagokienez, Gasteizko Samaniego Ikastolan izango dute hitzordua. Goiz eta arratsalde entrenatuko dute horiek eta Euskal Selekzioko hautatzaileek Iraurgi SBko bi neska deitu dituzte kasu honetan: Ana Ugarte eta Ainhoa Zuazolazigorriaga.

Txikienek ere lana izango dute asteburuan eta mutilak Eibarko Unibertsitate Laboralean elkartuko badira, neskek Gasteizera egin beharko dute bidaia, bertako Divino Maestro kiroldegian egingo baitituzte entrenamenduak. Iraurgi SBko harrobiko Joseba Azpillaga, Manex Ansorregi, Ane Sudupe eta Edurne Bastida izan dira deituak zita horietarako. 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu