Euskadiko Mini txapelketa jokatuko da asteburuan Arrasaten

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2014ko urt. 9a, 12:44

Gipuzkoako Selekzioarekin arituko da Iraurgi SBko harrobiko hainbat jokalari.

Asteburu askotan entrenamendu gogorrak egiten ibili eta gero, iritsi da lehiaketarako garaia Gipuzkoako Mini Selekzioentzat. Datorren asteburuan Arrasateko Iturripe kiroldegian jokatuko da Euskadiko Selekzioen arteko mini mailako txapelketa eta Gipuzkoako selekzioarekin Iraurgi SBko harrobiko hainbat jokalari ariko da.

- Nesketan: Ane Sudupe, June Zubizaurre eta Edurne Bastida.

- Mutiletan: Manex Ansorregi, Iker Larrañaga eta Joseba Azpillaga

Txapelketako egutegiari dagokienez, hurrengo hauek izango dira partida egunak eta orduak:

- Ostirala, urtarrilak 10: 18:00etan: Bizkaia-Gipuzkoa neskak.

- Ostirala, urtarrilak 10, 20:00etan: Bizkaia-Gipuzkoa mutilak.

- Igandea, urtarrilak 12, 10:00etan: Gipuzkoa-Araba neskak.

- Igandea, urtarrilak 12, 12:00etan: Gipuzkoa-Araba mutilak.