Euskadiko selekzioak berriz ere lanean

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2013ko abe. 18a, 14:31

Kadete eta infantil mailako selekzioek lan saioak izango dituzte datorren igandean eta bertan izango dira Iraurgiko hainbat jokalari.

Euskadiko selekzio ezberdinek euren sasoi puntu onena aurkitu nahian jarraitzen dute. Kadete  mailakoak, adibidez, Espainiako Txapelketarako azken esprintean daude eta, horrenbestez, lan saioak egiten jarraituko dute. Infantil mailakoak, bestalde, berriz ere elkartuko dira asteburu honetan aspaldiko partez. Bertan izango da Iraurgiko harrobiko hainbat jokalari.

Kadete mailan, bai neskak eta bai mutilak, Loiuko Urdaneta Ikastolan elkartuko dira entrenamendu desberdinak egiteko. Igandean 09:00etarako egon beharko dute mutilek bertan eta 11:00etarako, berriz, neskek. Hauek izan dira Iraurgitik hautatu dituzten jokalariak:

- Mutilak: Aitor Astigarraga, Ander Merketegi eta Jon Zabarte.

- Neskak: Eneritz Larrañaga, Maitane Domingez eta Oihane Aizpurua.

Infantil mailari dagokionez, mutilak Eibarko Unibertsitate Laboralean elkartuko dira eta 10:00etarako egon beharko dute bertan. Neskek, ordea, Gasteizko Samaniego Ikastolan egingo dituzte euren lan saioak eta 09:45erako egon beharko dute han. Kasu horretan ere Iraurgiko hainbat jokalari izan dira deitutakoak:

- Mutilak: Ierai Azpitarte eta Shyam Azpiazu.

- Neskak: Ana Ugarte, Ainhoa Zuazolazigorriaga eta Maialen Sodupe.