Ander Arruti asteko bostekoan

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2013ko abe. 9a, 21:16
Ander Arruti gasteiztarrak denboraldiko partida onena jokatu zuen igandean. (Iraurgi Saskibaloia)

Gasteiztar eskoltak, Caceresen aurka, Azpeitia Azkoitia ISBn dagoenetik neurketarik onena burutu zuen 17 puntu sartuta.

Garaipen ederra lortu du asteburu honetan Azpeitia Azkoitia ISBk. Jokalariak beraiek lasaituko dituen garaipen bat, sailkapenean oso atzean gelditzeko arriskua baitzeukaten Iker Buenorenek galdu ezkero. Gehiago, kontutan hartuta aurkari zuzenen kontra lehiatu beharko dela hurrengo hiru jardunaldietan eta moralki lur jota neurketa hauetara iritsi ezkero, oraindik eta okerrago amaitzeko aukera egongo zen.

Lasai, oso lasai amaituko zuenetako bat Ander Arruti izango zen. Gasteiztarrak Azpeitia Azkoitia ISBren kamiseta janzten duenetik neurketarik borobilena jokatu zuen Caceresen aurka. Bizkar gainean zeraman zama hori kentzea pozgarri izango zen berarentzat, baina are eta gehiago poztuko zuen bere jokoa, taldea garaipenera eraman zuen gakoetako bat izatea. Iraurgiko eskoltak 17 puntu eskuratu zituen, biko jaurtiketa bakarra huts eginda, 3 errebote eskuratu, asistentzia bat banatu eta bi falta jaso zituen, 18 balorazioarekin amaitzeraino.

Zenbaki horiek eraman dute bai Espainiako Saskibaloi Federazioak eta baita Solobasket.com saskibaloi atariak Zilarrezko Adecco ligako 10. Jardunaldiko bosteko onenean sartzera.
Zorionak Ander!