ISBren bazkideen urteko batzarra, ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2013ko aza. 27a, 17:23

Soreasu antzokian izango da, 19:30ean. Iraurgi Saskibaloiko abonatu, guraso eta gainerako kideez gain, jarraitzaileak ere gonbidatuta daude.

Iraurgi Saskibaloiak bazkideen urteko batzar nagusia egingo du bihar, osteguna. Soreasu antzokian izango da, 19:30ean. Iraurgi Saskibaloiko abonatu, guraso eta gainerako kideez gain, jarraitzaileak ere gonbidatuta daude batzarrean parte hartzera.

Klubaren ekonomia eta kirol egoeraren berri emango da, besteak beste, osteguneko batzar horretan. Eta, landuko diren gaiak garrantzitsuak izanik, Iraurgiko kide eta ISBren zaleei dei berezia egiten zaie, Soreasura ager daitezen.