Ibon Guridi asteko bostekoan

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2013ko aza. 25a, 19:20
Ibon Guridi, saskiratzen. (ZORNOTZAST.EU)

Azpeitia Azkoitia ISBko hegalekoak 14 puntu sartu eta 5 errebote eskuratu zituen Zornotza STren aurkako partiduan.

Azpeitia Azkoitia ISBren kronika askotan aipatu ohi da Ibon Guridiren izena, azpeitiar hegaleko gaztea taldeari intentsitate puntu bat gehiago emateko kapaz izaten delako gehienetan. Hala ere, normalean Guridi defentsako lanean goraipatu ohi dugu. Aste honetan, berriz, erasokoan ere aipatu behar; izan ere, atzo Zornotzaren aurkako derbiko protagonista nagusia bihurtu zen azpeitiarra. 10 puntu jarraian sartuta partiduari buelta eman zion eta neurketako saskiratze erabakigarria sartuta garaipenera eraman zuen bere taldea, denboraldiko bigarren garaipenera.

Protagonista bihurtzeak eta lortutako zenbakiek 8. jardunaldiko bosteko nagusian sartua izatera eraman dute, hegaleko onena bezala. Guridik 14 puntu sartu zituen, 5 errebote eskuratu, baloi bat lapurtu eta, 3 falta jasota, 18ko balorazioarekin amaitu zuen neurketa.

Denboraldiko zenbakiei so eginez, hauek dira: 6,9 puntu, 2,6 errebote eta 9,1eko balorazioa.