101 puntu sartu etxetik kanpo eta hala ere galdu

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2013ko aza. 2a, 22:45

Patua berriz ere kontra izan du Azpeitia Azkoitia ISBk eta bi luzapenen ondoren 105 eta 101 galtzen amaitu du CB Praten kantxan.

Azpeitia Azkoitia ISBk denboraldi hasiera alde batera utzi eta behingoz lehen garaipena lortzeko nahiarekin joan dira Katalunia aldera. CB Prat ez da sekula aurkari erraza izaten, gaztez beterik egon arren, sekulako dohaiak dituzten jokalariak direlako Joventuten bigarren taldean jokatzen dutenak. Zilarrezko LEB ligako taldea erabiltzen dute Endesa Ligara saltoa ematerako orduan ahalik eta preparatuen egon ahal izateko. Beti behetik gora datorren taldea izan da eta aurten bi garaipen lortuak zituzten dagoeneko Carles Duranenak.

Beldur barik irten dira baina Iraurgikoak. Xavi Assalit extramotibatua zegoen, orain arte bere etxea izan den kantxan jokatzen baitzuen eta aurreko astean neurketa txar xamarra jokatu eta gero, bere jokorik onena erakutsi nahi zuen. Lasak hiruko marratik ere bere eskumutur finaren berri eman du eta Zylek ere borroka politak erakutsi ditu Serranoren aurrean. Guridi beti bezain oldarkor zebilen eta Iker Buenorenek partiduaren jabe egin nahi zutela hasieratik erakutsi dute. 2 eta 0korekin bakarri izan dira etxekoak aurretik. Izan ere, une oro markagailuan agintzen ibili dira gipuzkoarrak. 12 eta 20koarekin etxekoek hutsartea eskatu behar izan dute. Iker Buenok, Ike Okoyeri debuta egiteko aukera eman dio bien bitartean, markagailuan txukun xamar zebilela ikusita, pibot titularrei atseden pixka bat emateko, eta fitxaketa berriak lehen laurdeneko azken saskiratzea lortuta 14-22koarekin hasi dira bigarrena. Nagusi zen Azpeitia Azkoitia ISB eta nahiz eta errebotearekin arazoren bat edo beste eduki, beti mantendu du 4-6 puntuko abantaila. Erritmoaren jabe ziren ISBkoak. Joko antolatzaileek bikain ezarri dute beraiei komeni zitzaien joko mota eta etxekoen ahalegin orori erantzuna ematen jakin dute. Pratekoak hiruko marratik min egiten ahalegindu dira orduan eta lehen 4-6 puntukoa zen aldea 2-4ra murriztu dute, baina beti, Azpeitia Azkoitia ISB mantendu da aurretik. Kolpez kolpe etxekoek partidua parekatzen jakin izan dute, baina kolpe horiek eusteko kapaz agertu dira gipuzkoarrak eta atsedenaldira 34 eta 35 iritsi dira.

Hirugarren laurdena saskiratze trukaketa ederra izan da. Batzuek hirukoa sartzen bazuten, besteek bikoarekin erantzun eta alderantziz. Ikusleek jokoa hau gustuko badute ere, entrenatzaileei ez dute gehiegi atsegin, partidua kontrolpean izate ezinezkoa bihurtzen baita. Gainera kasu hauetan kalitatea nagusitzen da normalean eta behin baino gehiagotan azpimarratu dugunez, CB Prateko jokalariak gazteak dira bai, baina kalitatez josiak daude. Etxekoak markagailuan agintzen hasi dira. 51 eta 46koarekin Iker Bueno hutsartea eskatu behar izan du. Barruko jokalarien eskutik etorri da erreakzio txiki bat eta nahiz eta etxekoek aurretik jarraitu duten markagailuan, ezin izan dute alde egin gutxienez. Lasak ere lagundu du horretan baina Nogues-en azken hiruko batek 63 eta 58koa igoarazi du hirugarren laurden amaieran. Nogues hegal-pibota geldiezin bihurtzen zebilen, baina Iker Buenorenek ez zioten ihes egiten utzi nahi kontrarioari. Defentsak nagusitzen hasi dira eta hutsak ikusi ditugu alde batean eta bestean. Puntuak agertu bezain pronto markagailua parekatzea lortu dute gipuzkoarrek baina hiruko marratik berriz min eginda Pratekoek garaipenari ihes egiten uzteko asmorik ez zutela erakutsi dute. Orduan agertu dira Lasa eta Zyle berriz neurketa parekatzeko eta Okoyeren birrintze batekin, aspaldiko partez aurretik jarri da Azpeitia Azkoitia ISB. Bi minutu gelditzen ziren oraindik eta lanean jarraitu beharra zegoen. Guztia oraindik erabakitzeke zegoen eta Zylek hiru puntuko abantaila eman eta gero, Abaldek 73nakoa igoarazi du hiruko batekin eta neurketa luzapenera joan da. Azpeitia Azkoitia ISBrentzat denboraldiko bigarren luzapena izan da gaurkoa. Castelloren aurkakoan galtzea egokitu zitzaien eta gaurkoan ere bazirudien patua aurka jarriko zela, baina Arrutiren eta Lasaren bi hirukori esker bigarren luzapen batera jo du partiduak. Azken denbora estra honetan baina, etxekoek sarraskia egin dute hiruko marratik eta gipuzkoarren ahalegin guztiak antzu bihurtu dira. Azkenean 105 eta 101. Avilaren aurkakoan etorri beharko du lehenak.

Saskiratzaileak (14-22/34-35/63-58/73-73/88-88/105-101)

CB PRAT: Abalde (10), Vilanova (6), Guallar (8), Nogues (24) eta Serrano (6) –bosteko nagusia- Aboubacar (2), Ros (15), Gomila, Iriarte, Nikolic (9), Sans (17) eta Caven (8)

AZPEITIA AZKOITIA ISB: Assalit (12), Ucles (16), Zyle (16), Guridi (11) eta Lasa (22) –bosteko nagusia- Oroz, Arruti (11), Zubizarreta, Ibargutxi (2), Okoye (4) eta Sow (7).

MVP: Nogues (33).