Xavi Assalitek Iraurgi SBn jokatuko du, GBCk utzita

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | Kirolak
2013ko abu. 21a, 18:33

Gipuzkoa Basketek Joventutetik fitxatu du 18 urteko joko antolatzaile gaztea.

 

Xavi Assalit GBCk utzita etorri da ISBra.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Xavi Assalit (1995/06/09 – 1.90m) kataluniar gazteak Iraurgi SBrekin jokatuko du Gipuzkoa Basketek utzita. GBCk Joventutetik fitxatu berri du eta aurreko urteetan Julen Olaizolak eta Mikel Motosek egin zuten moduan, aurre-denboraldia Sito Alonsoren esanetara egiteaz gain, maiz entrenatuko du Endesa Ligako taldearekin, nahiz eta Zilarrezko LEB liga jokatuko duen Iraurgi SBrekin.

Assalit fisiko indartsua duen joko antolatzaile oso azkarra da. Bere beso-luzera dela eta espazio asko okupatzeko gai da kantxa gainean, kontraerasoan bikain moldatzen da eta barneraketak egiten oso abila da.

Udan Letonian egon da Espainiako 18 urtez azpiko Selekzioarekin Europako Txapelketa jokatzen eta bertan brontzea lortu du. Hautatzaileek hasieran gonbidatu gisa eraman bazuten ere azkenean bere lekutxoa topatu zuen taldean eta ia 14 minutu jokatu zituen partiduko Txapelketan. Bertan 1’8 puntu, 1’1 errebote, 0’9 asistentzia, 0´9 baloi berreskuratu eta 2´2 falta jasoak izan ziren bere bataz bestekoak jokatutako bederatzi partiduetan.

Xabi Orozek ere GBCrekin egingo du aurredenboraldia 

Xavi Assalit ez da Iraurgin jokatuko duen jokalari bakarra izango Sito Alonsoren esanetara jarriko dena aurre-denboraldian. Izan ere, Xabi Orozek, iaz egin zuen moduan GBCrekin entrenatuko du denboraldia hasi bitartean. 17 urteko eskolta azkoitiarrak beste aukera bat izango du beraz, Endesa Ligako jokalari eta entrenatzaileetatik ikasteko. Iaz Kanaria Handiaren aurka minutu batzuk jokatzeko aukera eman zioten. Ia aurten ere zorterik badaukan.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu