Bazkide kanpaina abian da

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2013ko uzt. 28a, 20:23

2013-14 denboraldiari begira, iazko prezio berdinak mantentzea erabaki du klubak.

Datorren denboraldia benetan berezia izango da Iraurgi SBrentzat. Bailarak bizi duen egoera ekonomiko larritik ezin aldendu eta kluba puntuan egon da Zilarrezko LEB ligari agur esateko. Egoera horrek baina, harrobian egiten den lan eskergari txarra ona baino gehiago ekarriko liokeela ikusita, azkenean estatuko hirugarren mailan lehiatzeko abenturan parte hartzea erabaki da. Ilusioz beterik, gauzak ongi egiten jarraitzeko asmoz eta guztien laguntzarekin bailararen izena ahalik eta goren usteko gogoz.

Azpeitiko kiroldegiko harmaila betetzea ezinbestekoa izango da horretarako guztirako eta hori dela eta, klubak, bazkide izateko, iazko prezio berdinak mantentzea erabaki du. Familientzako txartela 120 eurotan egongo da eta gainontzekoendako 70 euro balioko du bazkide egiteak. Eta aurten berrikuntza moduan, ikasle eta jubilatuentzako txartelak ere jarri ditu aukeran Iraurgi SBk, 50 eurotako prezioan. Gainera, klubeko bazkide egiteak ere badauzka bere abantailak, besteak beste hainbat dendetan %10eko deskontua egingo baitiete egindako erosketetan.

Astearte eta asteazkenean, San Inazio jaiak direla aprobetxatuta, kalean, txartelak banatzeko aukera egongo da eta baita berriak egiteko aukera ere. Animatu eta egin zaitez bazkide!