Movilquick Azpeitia ISB Euskadiko Txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2013ko api. 30a, 11:23
Movilquick taldeko neskak partida irabazi eta gero. (Full Roc)

Iraurgiko neskek 53 eta 62 irabazi zioten Electro Alavesa Araskiri junior mailako Euskal Ligako finalean.

Zorioneko dira Movilquick Azpeitia ISBko neskak. Lanak bere fruituak ematen dituela diote eta urte guztian zehar egindako lan bikainak oraingoan izan du saria: Euskal Ligako Txapeldun berriak dira junior mailako neskak. Gainera, maiatzaren erdialdean Zaragozan jokatuko den Espainiako Txapelketarako txartela lortu dute. Asteburu bikain honekin beraz, denboraldi ezin hobea borobildu dute.

Gasteizen jokatu zuten Aritz Aldalurren neskek Euskal Ligako junior nesken Lauko Finala, eta jokatu beharreko bi neurketak gasteiztarren aurka jokatu behar izan zituzten. Final erdietan Araba A taldea izan zuten aurkari. Bi taldeek finala bailitzan hartu zuten neurketa, irabazleak Espainiako Txapelketarako txartela lortuko zuela baitzekiten. Izan ere, Electro Alavesa Araskik, bigarren fasea lider bezala amaitzeagatik txartel hori poltsikoan zeukan.

Aurreko faseetan bakoitzak bi neurketa irabazi zizkion besteari eta beraz bi taldeak ondo ezagutzen ziren eta bestearenganako errespetu handiarekin irten ziren kantxara. Lehen minutuetan, besteak zer egingo ibili ziren bi taldeak, baina bigarren laurdena ezin txarragoa izan zen. Biek ala biek sekulako hutsak burutu zituzten eta atsedenaldira 20 eta 16 iritsi ziren.

Atsedenaldia bikain etorri zitzaien, ordea, batzuei zein besteei eta saskiratze trukaketak bueltatu ziren. Aipatzekoa arabarrek hiruko marratik erakutsitako abilezia, zeinarekin azken minutuetara abantailarekin iristea lortu zuten. Araba A-k markagailuan agintzen jarraitu zuen minutu askoan, baina azken uneetan, Lizarazuk jaurtiketa libreen marratik asmatuaz, berdinketa igo zuen markagailura eta 55nako berdinketarekin amaitu zen neurketa. Berdinketak luzapeneko bost minutu horietan ere iraun zuen eta gipuzkoarrak 1 goitik zirela, gasteiztarrek garaipe lortzeko azken aukera bat izan zuten 8 segundoren faltan, baina Iñiguez-ek ez zuen asmatu bere jaurtiketan eta finalerako pasea Movilquick Azpeitia ISBk lortu zuen.

Saskiratzaileak: (14-13) (6-4) (14-21)(21-17)(10-9)

MOVILQUICK AZPEITIA ISB: M. Loiola (2), M. Lizarazu (11), I. Astigarraga (12), S. Zabaleta (2), A. Besga (15) – hasierako bostekoa – M. Aldalur (0), M. Galdós (5), E. Iturralde (9), M. De Jesús (0). A. Goenaga (2), A. Olarte (0), M. Zubizarreta (7)

CB ARABA: M. Larrañaga (14), N. Iñiguez (16), A. Iturritza (4), V. Pinilla (0), N. Martínez (13) – hasierako bostekoa- L. Para (0), I, Knorr (3), S. Caicedo (0), M. Goitiz (7), S. Minguez (0), M. Pereda (7).

Finala hurrengo goizean jokatu zen txapelketan zehar garaipen gehien lortu zituzten bi taldeen artean: Movilquick Azpeitia ISB eta Electro Alavesa Araski. Etxekoak hasi ziren agintzen markagailuan, baina hutsarte baten ondoren gipuzkoarren erreakzioa etorri zen. Minutu oso parekatuak ikusi ahal izan genituen; batzuek kolpea jotzen saiatu eta besteek erantzuten jakin baitzuten.

Atsedenaldirako emaitzak argi eta garbi utzi zuen neurketako parekotasuna: 26 eta 25 (arabarrak aurretik). Atsedenalditik bueltan baina, Iraurgikoak nagusitzen hasi ziren. Gutxinaka-gutxinaka aldea zabaltzen hasi ziren eta etxekoen ahaleginak ezer gutxirako balio izan zuen. Hiruko marratik bikain ibili ziren gipuzkoarrak, eta jaurtiketa horiekin neurketa erabat erabaki zuten. Azkenean 53 eta 62, Movilquick Azpeitia ISB Txapeldun!

Saskiratzaileak (12-14/26-25/35-40/53-62)

ELECTRO ALAVESA ARASKI: Molinuevo (23), Okeyo (2), Lozano (6), Vesga (4), Conde (8), Del Campo (8), Cano (0), De la Torre (5), Becerra (0) y Rementeria (4).

MOVILQUICK AZPEITIA ISB: Loiola (1), Lizarazu (13), Astigarraga (10), Zabaleta (0), Besga (17), Aldalur (0), Galdos (6), Iturralde (2), De Jesus (0), Goenaga (0), Olarte (0) y Zubizarreta (13).

Beste hiru ordezkariak ere bikain

Beste hiru ordezkari izan ditu Iraurgi SB-k Euskal Ligako Lauko Finaletan. Hori lortu duen klub bakarra da, eta beste txapelik lortu ez badute ere, lan bikaina egin dutela aipatu beharra dago.

Junior mutiletan adibidez, Azpeitian jokatu zen txapelketan, Glual Hydraulics ISBk finalerako txartela lortu zuen, lehen final-erdian, Loiola Indautxu 76 eta 73 luzapenean garaitu eta gero. Easoren aurkako finalean berriz, ez zuten euren egunik onena izan eta 40 puntuan bakarrik gelditu ziren, 20 puntugatik galduz. Azkenerako zapore gazi-gozoarekin amaitu dute urtea Ander Arrutirenek, izan ere, denboraldi bikaina jokatu eta gero, txapelketako finalera iritsi eta nahi bezala ez jokatu ahal izatea zure zaleen aurrean…

Antzerako zerbait gertatu izan zaie Gerdau Azkoitia ISBko neskei kadete mailan. Denboraldi ikaragarria egin eta finalerdietan Easo A kanpoan utzi eta gero, txapelketako finalera iritsi arren, pastelaren ginga falta izan zitzaion. Zarautz askoz indartsuago izan zen finalean eta Txapelketa irabazteaz gain, Espainiako Txapelketa jokatzeki txartela ere eraman zuten herrira.

Grupo Zaher ISBk ez zuen finalera sartzeko aukerari izan, baina horiek ere ozta-ozta ibili ziren. Azkenean txapeldun izan zen Unamuno taldea oso estu hartu zuen eta finalerdia 75 eta 72 galdu zuten, luzapenaren ondoren.

Zorionak guztiei!