Pferd Araberri 60 - Lizuan.com ISB 66

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2013ko mar. 20a, 18:33
sko sufritutako beste garaipen garrantzitsu bat.
Argazkia: Iraurgi SB
Argazkia: Iraurgi SB

Lehenengo Maila. Aurreko astean Donostin partidua azken segundoan irabazi ondoren, Gasteizko aprtiduan ere galtzak bete lan izan arren, garaipenarekin itzuli ziren etxera lizuandarrak. Partidu zaila izango zela jakinekoa zen eta aurkariak zonakako defensa partidu osoan mantenduz gero, oraindik eta zailagoa. Nahikoa lan izan zuten, kanpotik ez bait zen asmatzen eta barruko jokoan asmatu arren baloi asko galdu ziren.

Garaipenerako bidea kontraerasoek ireki zuten eta defentsako errebotean indartsu, aurkariari bigarren aukera gutxi utziaz. Aspaldiko partez, jaurtiketa libreetan kale gutxi egin ziren eta erasoko errebotea ere txukun, erasoak berrantolatzeko.

Horrela bada, taldeak bolada onari jarritzeko esperantzarekin dago, eta larunbatean Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko korrikalariak animatu ondoren, Lizuan.com ISB jokatuko duen partidara etortzera animatzen du zalegoa 18:30-tan Azpeitiko kiroldegira.