Erregulartasunaren bila

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2013ko ots. 22a, 00:57
Sein Mutilakek 56 eta 40 irabazi zion Gros Xake Easo taldeari.
Argazkia: Iraurgi SB
Argazkia: Iraurgi SB

Junior Mutilak. Aurreko astean 24 puntuko aldeari agur esan eta justu-justuan, luzapenean, Hernaniri irabaztea lortu eta gero, bigarren garaipena jarraian eskuratu zuen asteburu honetan Sein Mutilak ISBk. Oraingoan Gros Xake Easo taldearen aurka lortutakoa 56 eta 40 emaitzarekin. Garaipen honekin sailkapenean bigarren postuan dira orain Bellosoren mutilak Atco. San Sebastian Larrun taldearengandik garaipen bakarrera.
Larunbateko neurketa helburu argi batekin hasi zuten Seinekoek: aurreko fase amaieran lortutako sentsazio positiboak berreskuratzea. Aurreko neurketan jokatu ezin izan zuten Martin, Ander eta Mikel kantxara irteteko moduan egonik, lehen laurdena 14 eta 13 aurretik amaitzea lortu zuten. Bi taldeen arteko altuera diferentziak ez zuen erraz egiten errebotea ixtea eta modu horretara donostiarrek bigarren eta hirugarren aukerak baliatu zituzten markagailuan gerturatu eta alde egiteko. 8 eta 15eko partzialarekin etxekoendako gauzak askoz ere zailago jarri zituzten.
Baina bigarren zatian txip aldaketa handi bat egon zen Iraurgiko mutilengan. Erreboteko arazoak intentsitate gehiago edukita konpondu ahal izango zirela jakinda, topera irten ziren partiduari buelta eman eta garaipena lortzeko gogoz. Defentsan bikain, erasoan errazago, donostiarrek ezin izan zuten ezer egin Seinekoen indarraren aurrean eta azkenerako alde handiarekin nola galtzen zuten ikusi behar izan zuten. Bigarren zatiko 36 eta 12ko partzialak argi uzten du garaipen gose gehiago nork erakutsi zuen.
Lehen fasean gertatu moduan, talde hau onena eta txarrena egiteko kapaz dela erakutsi zuen neurketa honetan ere. Gutxienez garaipena batzeko gauza izan ziren, baina hori bai, hurrengo pauso bat eman beharra dauka taldeak: erregulartasuna topatu bere jokoan. Hurrengo asteburuan, Atco. San Sebastian B taldearen aurka jokatzen du eta ia hor lortzen duen.