Antonio Pantín asteko bostekoan

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2013ko ots. 20a, 19:02
Antonio Pantin. (IRAURGI SASKIBALOIA)

Azpeitia Azkoitia ISBko pibot galiziarrak bere maila berreskuratu zuen Clinicas Rinconen aurka.

LEB Plata. Ez da lehendabiziko aldia asteko bostekoan sartzen dutela eta seguruenik ez da azkena ere izango. Antonio Pantin ez zebilen bere mailarik onena ematen azken aldian, Oviedoren aurka adibidez huts asko egiten ikusi genuen uztai azpian. Baina, maila badauka eta horregatik da Zilarrezko Adecco ligako bigarren jokalari baloratuena, 21,87ko bataz bestekoarekin, eta pasa den asteburuan bere aurpegirik onena erakutsi zuen beste behin Clinicas Rinconen aurkako neurketan.

Azpeitia Azkoitia ISBko pibot galiziarrak 14 puntu batu zituen eta 16 errebote eskuratu zona barruko jaun bihurtuz. Baina horretaz gain, 2 txapela jarri zituen, 2 asistentzia banatu, baloi bat berreskuratu eta falta bat ere jaso zuen. Guztira 31ko balorazioarekin amaitu zuen eta horrek eraman du, pibotik onena bezala, asteko bostekoan egotera, bai Espainiako Saskibaloi Federazioarendako eta baita solobasket.com web orriarendako ere.

Zorionak Antonio!!