Lizuan.com ISB 79 - Leihoak Zarautz 66

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2013ko ots. 7a, 10:53
Gipuzkoarren arteko derbiyan etxekoak nagusi
Argazkia: Iraurgi SB
Argazkia: Iraurgi SB

Lehenengo Maila. Bigarren itzuliako lehen partidua jokatu zen Lizuan.com eta Leihoak taldeen Azpeitian eta etxekoek beren nagusitasuna erakutsi zuten. Lehenengo laurdenetik garbi zuten Alexek gidatutako mutilek ezin zutela hutsik egin, defentsa eta erasoan fin ibili ziren, markagailuko aldea handituz (22-11). Bigarren laurdena parekatua izan zen, aldeak bere horretan mantentzen zuen (40-27). Atsedenaldiaren ondoren, Lizuan.com-ekoek partida apurtzea lortu zuten, baloi lapurtketa eta baloi mugimendu azkarrekin saskiratze errazak lortu zituzten. Defentsako errebotean aurreko bi zatietan ez bezala arazo batzuk izanagatik ere, markagailuko diferentzia alde zuten (61-40). Azken laurdena soberan zutela pentsatzeak aurkarien erreakzio ekarri zuten, partiduak 40 minutukoan izaten dira eta 30 minutukoak. Hala ere, markagailuko diferntziari buelta ematea ez zuten lortu Zarautztarrek (77-66)

Hurrengo larunbatean Bilbon La Peñaren kantxa zailean dute partidua.

Egurre Lizuan!!!