Euskadirekin Espainiako Txapelketa prestatzen

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2012ko abe. 19a, 10:38

Urtarrilean jokatuko den kadete mailako Espainiako Txapelketa prestatzeko aurre-deialdian Iraurgiko 4 jokalari sartu dira.

 

2013ko urtarrilaren 2tik 6ra Galizian jokatuko den kadete mailako Espainiako Txapelketa prestatzen jarraitzen du Euskadiko Selekzioak, bai mutilei dagokienez eta baita neskei dagokienez ere. Igandean, hilaren 16an, entrenamendu saioa izan zuten, goizez zein arratsaldez, Eibarko Unibertsitate Laboralean eta bertan izan ziren Iraurgiko hainbat jokalari: Aitor Astigarraga mutilei dagokienez eta Maite Galdos, Eneritz Larrañaga eta Mirari Ugarte neskei dagokienez.

18 urtez azpiko selekzioa 

Urtero moduan Barakaldok beste behin 18 urtez azpiko nesken nazioarteko txapelketa hartuko du. Jordi Llopisek zuzentzen duen Euskadiko Selekzioak, aurtengoan Espainia, Italia eta Serbia izango ditu aurkari abenduaren 29an eta 30ean.

Txapelketa hau prestatzeko gogoz, igandean burutu zuten lehenengo entranamendu saioa Eibarko Unibertsitate Laboralean hauek ere, eta hautatzaileak Iraurgiko hiru jokalari deitu ditu: Maite Lizarazu, Itsaso Astigarraga eta Naroa Uría.