Gure hizkerie

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Salegi 2014ko uzt. 15a, 13:29

Gure hizkerie earra dala esateko goue nauken gaur. Nola jardute deun azpeitiarrez, azkottiarrez, lasai ta sano: azpeitiarrez- azkottiarrez diyot ze azpeitiarrez jardun arren ama azkottiarra deu ta famili erdiye hangue, nik azkottiarra beti izen det belarriyen ta barruen.

Pasayen lanien jardutie tokau zat azken denboran eta hamen, jendiek, euskeraz dakibenak batuan eitebe, geyenak; beste batzuk justu hitzeitebe ta beste batzuk, batez. Neuk erdaldunekin erderaz ta euskaldunekin sarritan erdi batua baten hitzeiten bukau izen det, ze azpeitiarrez hasi naizen bakoitzien etziben esaten nuna entendintzen.

Nere euskerie

Nahi detena adierazi da, ze ear dan bixitasun hori, freskurie, hitz gutxikin entenditzeko moue, parrafada lehor ta esplikaziyo luze ta dekoroso hoyek lagata alkarrekin errez jarduteko moue. Naon lekuen gustoa bizi naiz, baino nere barrenien beti dao herriko txispa hori, erten nayen bezela; ta ertetzeu askotan, baino iruditze zat hor beste era batea entenditze geala. Ta konturatze naiz nere euskerie, etxien ta herriyen ikixi nun hori dala benetakue ta biziye. Ta periodikotan, liburutan ta denboriekin ikisten jun nitzen hori, berriz, beste euskera desberdin bat dala, eta hor murgildute ta galdute sentitzeala nere barreneko parte bat.
 
Euskera batua inportantie dala ta hori dana badakit, baio intelektualtzen ai geala iruditze zat sarritan, batipat komunikabidetan ta, euskerie nortasunik peko gauze bat bezela ibiltze deula, naturaltasune ta benetako inderra galduiez. Hori kalien imitatzen hasten bagea, orduntxe aspertuko gea danok, ta gatzik peko ogiye bezela geauko gea azkenien. Askotan iruditze zat hobe genukela liburuek eo periodikue letu beherrien amamai eo attittei bixita bat ein ta haren kontuek aitzea jungo bagineke, kafetxo bat hartute. Seguru aitzen jarriko bagineke, gauze asko entediuko genituzkela.

Zaitu beherreko hitzek

Eztakit oingo umiek ta Azkottin nola hitzeingo deben, baino espero det bebarrue, antxintxike, merixue ta kitterrie esaten segiukobela, gure amak-eta sano esaten segitzeben bezela.
Ekárriko al dik baló hori hona; amorraeraitten ai aiz; txiki-txiki eingo haut;  ezizek esan; apáltzea gitxin. Ta Azpeitiyen: ikixikoñebe, etzakiñet neska. Espero det hika eiten segiukobela lasai elkarrekin.
 
Artikulo honekin agurtze naiz, aspaldiyen tarte gutxi hartzet idazteko ta bestematek nik baino errexo ta gauze geyo esateko eukikoitu seguruna.
 
Ondo izen.
 
Uztaileko Uztarria aldizkarian argitaratutako iritzi artikulua.