Ez ba! Harrapau nau!

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Badiola 2009ko urr. 5a, 01:10

Bada astebete bai erdi aroko azoka eta baita herriko dendari batzuen “gangak” salgai zeuden azoka bukatu zirela.

Asteburu horri buruz Uztarrian azaldutako albisteak erantzun bakarra izan zuen. Ibilimunduan izenez bidalia. Bertan “Baina denok konturatu gara inoiz baino postu gutxiago etorri direla, inoiz baino tristeagoa egon dela. Saltzaile batek esan zidan bezala:
-Stock azoka egiten dutenetik, askoz arropa edo "textil" gutxiago saltzen da erdi aroko azokan, eta askori ez die etortzeak ere merezi…” zioen.

 

Tristea da baina ados nago berarekin. Stock azoka egiten hasi ziren urtetik pentsatu izan det erdi aroko azoka jan egin duela herriko dendarienak. Eta urteak pasa ahala gero eta konbentzituago nago. Bi egun edo data desberdinetan egitea proposatuko nuke nik. Edo bestela ardo dastaketa den egun bertan (zurrumurruek diotenez kentzen ez badute behintzat) jartzea stock azoka. Hartara muturrak gorrituta errealitatea dena baino politagoa ikusten dutenek erosketa franko egingo lituzketelako…

 

Gaurkoan, ordea, jendearen jokaerari buruz idatzi nahi det. Jende batenari buruz hobeto esanda. Stock azokan erosteak lotsagarri sentiarazten dituen jendeaz, hain zuzen. Han erostean zeoze txarra egin balute bezela jokatzen dutenak. Tranpatan bazebiltzan bezela. Beraien mailari sozialari ez balegokio bezela. Diruak indarra badu, ordea, eta tentazioan erori direla bistan geratzeagatik gaizki sentitzen dira. Inork ikusi ez balitu, aldiz, fenomeno. Helburua lortu eta pozik.

 

Hainbat kasu tokatu zitzaizkidan ni beraiek zorroekin ikustean koloreak atera zitzaizkienekoak. Izan ere gure erreakzioek, inkonszienteak gehienetan, informazio asko ematen dute. Naturaltasun osoz jokatu izan balute etzen ezer gertatuko. Zeramatzaten poltsetan fijatu ere ez nintzen egingo seguruenik. Baina ni ikusteak sortu zien erreazkioa ikusita beraien burua agerian jartzen ari zirela garbia zen. Autoestimurik gabeko jendea.  Ze lotsa du ba gustokoa den zerbait berezko prezioa baino merkeago erosteak? Ederrak dira ba Azpeitiko dendetako erropen prezioak! Beharko merkealdietan erosi. Batzuetan orduan ere garestiegiak jarraitzen duten arren.

Enpresa baten erosketak ahalik merkeen egiteak normaltzat jotzen da. Edo helburutzat. Baina guk gure bizimoduen egitea ez. Nahikoa deu!

 

Lehen bizitza nahikoa konplikatua ez degula, oraindik ere gehiago konplikatu. Naturaltasunez egiten ditugunean gauzak, eta naturaltasunez kontatu, ezer ezkutatu beharrik ez degu izaten eta beraz, lan bat eta buruhauste bat gutxiago. Xinplea ezta?

Ze zaila egiten degun erraza dena eguneroko bizitzako ekintza desberdinetan