Ez bela!

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Badiola 2006ko mai. 9a, 11:05

“Londresea jutie oin tiraute zeok. Lengo astien nere laneko bat xei euroatik jun huan…”. Nazkatzen hasia naiz horrelako adierazpenekin. Ez dakit egia diren ala ez, baino nik begiratzen dudanean ez det inola horrelako txollorik topatzen. Aurreneko orrian bai dena marke (interneten), baino behin sakatu eta hurrengoetara pasatutakoan, birusen baten eraginagatik seguruenik, bestelako zenbakiak dira benetako prezioak.

Telefono mugikorrekin ere berdina gertatzen zait. Batak debalde lortu duela, besteak 10 eurotan eta ez nolanahikoa gainera…Ni joan izan naizen bakoitzean ordaindu egin behar. Gutxi ez. “Eske zurie ezta sartzen eztakit nun…”

Tipo hortako “sasitxolloak”, ordea, betidanik egon izandu dira. “Halako herrialdetan dana merke-merke zeok. Iyiye diruik gastaure ein gabe etorri gaituk” Ni oporretan joan ta diru mordo bat gastauta etxera.

“Halako herritako festak kristonak dituk. Neskak bero beruek dituk ta errex errexa dek ligatzie” Gu joan, eta festak ederrak bai (batzuetan hori ere ez). Ligatze asunto hori…

Gaur hegan ibili naiz. Zumaitik Getari bitartean globo batean igo eta buruz behera salto eginez hegan jardun det. Zeruak zeharo kolore ederrak zituen. Eguraldia aparta. Koadrilako Andoni eta biok ginen. Gozatu egin det hegan. Libre. Arin. Alai. Gora eta behera. Behera eta gora. Igerian ibili gera. Urik gabeko itsasoan. Itotzeko arriskurik gabe. Arnasa sakonak hartuaz. Plazerra. Eta onena: musutruk. Hau dena debalde.

Goizeko 6:30 tan despertadoreak jo duenean lur hartu eta lanera. Sentsazio onarekin ordea. Bete-bete eginda (edo puztu-puztu). Benetan pasatu izan balitz bezelako pakea det barruan. Hemen ez zegoen engainurik.

Ametsak musutruk egite hori ere bukatu egingo ote zaigu? Ez bela!