Hau dek plazerra!

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iosu Badiola |
2006ko urt. 18a, 14:01

Astero zeoze idatzi nahiak buruhauste bat baino gehiago  sortzen dit batzutan. Eta astean behingo maiztasunari eutsi nahi izaten diot. Emandako hitza betetzen saiatzen naiz.

 

Behin, bertsolari txapelketa bateko saio baten, Jokin Sorozabalek bukaerako agurrean oso bertso ederra bota zuen. Ez naiz hitzez hitz akordatzen, baino esaten zuenaz bai. Bertsotan aritzea kaka egitearekin parekatzen zuen. Egunaren araberakoa. Batzuetan, bere kasa, lasai-lasai, txukun-txukun ateratzen dela. Batere esfortzurik egin gabe. Hurrena berriz, agin ahalak eginda ere hor geratzen zela. Ataskatuta. Irten ezinik.

 

Neri ere horixe gertatzen zait idazterakoan. Edo ideia gehiegi izaten ditut, edo bat ere ez. Ideia eduki arren nola mamitu asmatu ezina ere bai beste batzuetan.

Dagoeneko mokordo batzuk, barkatu, mordo bat idatzi ditut. Egindako obra(mendu) batzuk “usai”rik ez dute edukitzen. Dena bare geratzen da. Beste askotan, ordea, “usai” txarra izan du nunbait, eta kexa dexente ibili det inguruan.

 

Osasungarria denez, nik neure lanean jarraitu behar. Batzuentzat, kaka nahasten. Beste batzuentzat nahi eta ezinean… baina egiten dudan bakoitzean komuneko bonba, edo hobeto esanda “gehitu” botoiari sakatuz.

 Hau dek plazerra!

Bidali:  

Erantzunak

Miren | 2006-01-18 : 14:01

Lasaitu earra hartu dek

bertsoa | 2006-01-18 : 15:01

Ez dakienik balego-edo
noa ni esplikatzera,
bertsoen lana izaten dela
kaka itearen antzera:
batzutan bera bakar-bakarrik
juaten da goitik behera;
besteetan berriz gogotik bultza,
halare ezin atera!
Gaur ezin zen ta beste batean
neurtu beharko gera.
Jokin Sorozabal, Etxarri-Aranatz. 2001-11-17.
www.bertsozale.com

jarraitzaile bat | 2006-01-18 : 15:01

Eta hori ez huala ezer kontatzeko. Nausi Iosu, nausi!!

Iosu Badiola | 2006-01-18 : 20:01

Bertsoa jarri duenari: Eskerrik asko!

bertsozale | 2006-01-19 : 08:01

Aspaldi sartube natxeoan bertsozale.com-ea etzaolako gauza haundik. Baño oin sartu nauk eta flipau in diat. Oso ondo zaukebek jarrita,kiston lana einda!!ta hori oso ona dek.

Ni | 2006-01-19 : 09:01

Portzierto ezta ikusten Iokin Sorozabal ez... bertsotan segitze aldu.

zuzenketa | 2006-01-21 : 18:01

Goyen "kontaukoxkigun" eta "seme-alabak" idatzi diat.Biyek gaixki. "Kontaukoxkiguk" eta "seme-alaban" jarri nahi nian.Presaka ta azkar idatzi nahi horrekin...

Zorionak Iosu! | 2006-01-21 : 18:01

Akaso hau eztek hontako tokik egokiyena, baina, hauxe esan nahi diat: Tanborradako egunien earki, lasai, ta txukun irakurri huan Euskal Preso eta Iheslari politikoen aldeko idatziye.
Zorionak irakurtzea animau hitzealako (eztek erreza izengo herri guztiyen aurrien), ta zorionak ondo irakurri hualako.
Hire blogakin ere asmatzen ai haiz, ta eutsi horri!(akaso hurrengo idatziyen kontaukoxkigun kioskoko bizipenak, zer sentitzean hor goitik, zer sentitzean herriko seme-alabak izenak esateakuen, tanbor hotsa...interesantie izen leike!)
Segi holaxe!

iñigo | 2006-01-23 : 11:01

Hik botatako jardune ezin izen beti danan gustokue baino saiatzeanai, (ta sarri asmatzeunai) kritikatziere eztek oso juxtue. Hobeto eitie daukela usteunai, saiau daiyela !!! Haber kakak errex irteteyon.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu