Itxuragabekeria

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Badiola 2006ko urt. 12a, 23:01

Urte batzuk pasatu dira erregeen kabalgata hura izan zenetik. Paje bezala irteteko prestatzen ari ginela, orduan zinegotzi zen batek zera esan zidan: "ze xinple die trajiek, eh, baino kalien ikusite eundoko itxurie ematebe." Halaxe da. Beti iruditu zait traje dotore eta ederrak jantzita etortzen direla erregeak. Eskuetan traje horiek hartuz gero ordea, oso xaxtarrak dira. Dena itxura. Behin ETBn programa batzuetako dekoratuak ikustean eta sentsazio berbera izan nuen.

Gutxirekin asko bezela itxuratzea ondo ikusten dut horrelako ekintzetan: antzerkietan, tanborradan, ihauterietanÂ… fikziozko zerbait adierazi nahi dugunean, alegia. Xarma horrek du. Imajinazioa eta sormena lantzeak.

Bestelakoetan aldiz, benetakoetan, itxurakeriak alde batera utzi eta bakoitza den bezala azaltzearen aldekoa naiz.

Askorekin, itxura ona ematea erreza da, emaitza ona lortzea ere bai. Baino askotan itxuran bakarrik geratzen gara, hau da, jende aurrean handi itxura ematen saiatzen gera, diru asko gastatuz horretarako, baino itxuran bakarrik geratuz. Barruak hutsak dauzkagulako. Bizitza hutsa.

Gauzei duten funtzioaz gain, itxuraren funtzioa ematen diegu. Arropak, bidaiak, kotxeak ez ditugu berez, hotzik ez pasatzeko, jendea-tokiak ezagutzeko edo leku batetik bestera joateko bakarrik erabiltzen. Itxura bat emateko ere erabili ohi dira. Sikiera gutxirekin emango bagenu handi itxura...

Eta guk bideratu beharrean, geure itxurak gure bizitza bideratze horrek ez dit graziarik egiten. Itxura txarra hartzen diot. Itxuragabekeria da.