Daltonikoa naiz

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iosu Badiola |
2005ko aza. 5a, 23:11

Bai, halaxe da. Jaiotzez daltonikoa naiz. Jaio eta segituan ez zidaten ezer antzeman, baina zelai marroiak eta kaka mokordo berdeak marrazten hasi nintzenean gure amak belaxe igarri zidan. “Hau gure atte bezelakue zetorren” esan omen zion ahizpa bati.

Attittek herentzian utzi, amak nahi ez eta niri laga didan altxorra da daltonismoa. Zenbait kolore bereizteko edo antzemateko ikusmenaren ezintasuna. Edo abilezia.

Jendeari kontatu izan diodanean denak, inor ere ez da libratzen, denak galdezka hasi ohi zaizkit “hau ze koloretakue ikustek?, eta beste hau?, eta hango hure”. Inork ez nau ulertzen. Esplikatzen saiatzen naiz. Era batera. Bestera. Ezta hala ere. Gutxi batzuk badira ordea ulertzen nautenak, oso gutxi eh: daltonikoak direnak.

Sarritan bururatu izan zait beste denak ote diren gaizki ikusten dutenak, eta gu ondo ikusten dugun bakarrak.

Hor bukatuko balitz ezintasuna bale. Baino nire kasuan urrutiago doa. Ume-umetatik beste daltonismo mota bat badaukat. Futbola ikusi ezinarena. Koadrilan 15etik ni izan naiz futbola ikusi ezin izan duen bakarra. Saiakera batzuk egindakoa naiz, baina alperrik. Geroxeago bakarren bat pasatu da nire ekipora.

Zahartzen ari naizen neurrian, gero eta konbentzituagoa nago, nire lagunak direla xelebreak eta ez ni. Ze mundu egiten duten baloi baten inguruan! Hala dabil gero mundu hau. Baloia bezela. Oraintxe alde batera, hurrena bestera. Norabide jakinik gabe. A ze nolako mundua! Biribil- biribila baina haizez betetakoa!

Bestela zeuok esan: zer irizten  ote diozue?

  • Joan den astelehenean Gernikara festara joan eta eguerdian lagun bati mugikorrera mezu bat: tiriri-tiriri: Clemente berriz ere Athletic-era. Nafarroan oporretan zegoen anaiak bidalita. Entzun behar izan zituen nire lagunak… Ez nintzen ixildu. Anaia urruti zegoelako, bestela hark ere bai. Nire lagunak beste lagun bati berriaren berri emateko beste mezua. Atlhetic-ekoari.
  • Gernikatik bueltakoan autoan irratia ipini eta hamarretako partean Radio Euskadiko albistegiko lehen albistea: Clemente… Soriako kartzela batean bi presok beren buruaz beste egin zuten egun berean.
  • Koadrilako bi behintzat bai, beraien ezkon bidaian hotelera joan eta Canal Internacional edo horrelako zeoze bilatu behar Realak zer egin duen jakiteko. Aurkitu ezean etxera telefono deia. Earra biajie! Emazte gaixue.
  • Partiduak ez al dira 90 minutukoak izaten? Gure koadrilan ez. Gureei osteguna iristen zaie igandeko partidua amaitzeko. Batzuetan prorrogak izaten dira hala ere. Lagun artean dikazka pixkat egitera irten eta …Adios! Txarrena, bata bestea baino egoskorragoak direla eta maiz erdi haserretuta bukatzen dutela gainera. Eta bitartean ni ixil-ixilik. Jokoz kanpo. Begira eta entzun. Zirkua. Hori dela eta ostegun askotan beste plan bat egiten det edo etxean geratzen naiz soziedadera joan beharrean.
  • Ez dakit nolatan ez diren gehienak penaltitik ezkondu.
  • Zenbat parre egin izan didaten antzerkia ikustera joan naizenean…
  • Ostegunerako hau irakurtzen badute, derbia egongo da: denak nire aurka.

Kontrakoa badirudi ere futbolaren aurka, kirol bezela hartuta, ez daukat ezer. Bere inguruan sortu den gehiegikeriako munduaren kontra berriz dena. Ni osoa.

Hau ere attittek utzitako altxor bat izango da.

Bidali:  

Erantzunak

Patxitrapero | 2005-11-06 : 01:11

Mundiala Josu!
(mundial, pero no del de futbol, bestia)
Nik futbolzalearen itxurak egiten ibili naiz urtetan (atletikekoaren itxurak gainera, harrapazak), baina hire mezua irakurri eta esan diat: han, ni bezelakoxe bat, igual iguala.
Xelebriak beraiek dituk, bai jauna!

jeje | 2005-11-06 : 09:11

Aupa Iosu!
Larunbat gauean 11etan idatzi duk. Arraroa bai, hi ezagututa ordu horretan poteoan ez ibiltzea! Akaso post-partidua ebitatzeagatik egingo huan... jaja!
Ni futbolzalea izan arren eta hire daltonismoa konpartitu ez, benetan idatzi polita egin duhala iruditzen zaidak!
Segi horrelaxe!

nahiko earra, baiño egokiye ez | 2005-11-06 : 13:11

nei, daltoniko ta futbolzale naizen partetik, etzitek egokiye iruitzen adibide bat erabiltzie gero futbolzalekeiyekin sartzeko. etzitek grazi putaik ein, futbola gustatze zitek (ez hik jarri ditukan adibidetaino) baiño ez nauk "forofue", gauza gehiyo bazaudek munduen. etzeok ondo jendiek dauken futbolakin sartzeko grina hori.
Daneako jendie zeok, futbola bere biziyen %95a dana, %0 eo %10, ta gauza berdine pasatzek politikiekin. potrotaiño nitxiok futbola deskalifikatzen jardun ta gero 2 hitzetatik 3 politikai buruz jardutebenakin (ta hau etziek hiregatik Josu, orokorra dek): "Estatu españolan Represiyue", "Terroristak Gaixtuek dituk"... porkulo hartzea politiko danak.
Egoerie aprobetxauta: potrotaiño nitxiok semaforoko argiyen koloriek bereizte al ditutan galdetzeibenakin; jode, gorriye goikue dek, ta berdie behekue, horrekin nahikue dek, Hostia!

fuola porkulo artzeaaaaaaa | 2005-11-06 : 15:11

fuol puta horrekin wuebotaño gatxarek. plaga pute bat dek, fanatiko plaga bat, beayen sudurrez aurrea daona ikuste ezteben plaga bat.

Atxuen anaie | 2005-11-06 : 21:11

Aupa Iosu! bai,ni nauk,Harkaitz, mezue bidali ziyona anaiei Nafarrotiken,Iratxetik hain zuzen.Ta esan berra zakeat mezue "telebilbo" salatzeko bialdu nula, gehiegizkue iruitu ziguan ta han geundenoi ETBk emisiyue moztie albiste hori emateko.Baino arrazoi guztiye emateiat,hire koadrila hortan futbola besteik etzaukeabe burun!
Hik ez etsi behintzet,ta azaldu ostegunien oilo-soroa bi potrokin!

iñigo | 2005-11-07 : 14:11

Ona Iosu !!! Asko gusta zitek artikulue. Eskerrak hi bezelako "daltoniko" batzuk badauden mundu hontan. Futbola danai gusta bazikoaben hau kriston aspergarriye izengouan. Haber ikaste deun behingoz gauze importantiek eta ez horren importantiek bereizten. Penie "daltoniko" geyo ez izetie. Segi hola idazten... ondo haiaiz.

3.nai | 2005-11-07 : 14:11

ta erdikue??

kuadrilako bat | 2005-11-07 : 15:11

Badi, earra daukek ostegunien Oilo Soron...
(Hire kuadrilako bat)

Elorri | 2005-11-07 : 17:11

galdera batzuk.
Besteen kontuetan jardutea, denbora pasa, edo bilaketan bizitzea, bizia komprenitzen, berdin al da pertsona baten ulermenerako?
Ulermena garatzen al da?
- Gehiengoak, eztu horrelakorik pentsatu ere egiten.
Ezer galtzen al dute?
- HIK ZE USTEK?

aurrekoari | 2005-11-07 : 18:11

nik hik esandakoa behintzat ez diat ulertu! Berriro, beste hitz batzuekin azalduko?

9.nai | 2005-11-07 : 18:11

10.nakin ados...eztiat ezerre entendiu

9.nai | 2005-11-07 : 19:11

10 ta 11.nakin ados... ze ostia esan nahi dek????

Iosu Badiola | 2005-11-07 : 20:11

Ez itzazue gauzek tokiz kanpo atea. Ostegunekoa derbi baten geratuko da, eta euskaldun taldeak beti ondo konpondu izan dira halako norgehiagoketan. Nik dakidanez behintzat. Ia 5 - 0 ko egurra ematen diedan.

Iosu Badiola- Elorriri | 2005-11-07 : 20:11

Ulertu diaten neurrian erantzuten saiatuko nauk.
Zorionez edo zoritxarrez, filosofatzea gustuko diat. Ikaragarri. Gai askori buruz, baina batik bat pertsona bezela gaituken horri buruz. Bizitzari buruz. Bizitzeko filosofiari buruz. Askotan galdetzen zioat neure buruari zergaitik ematen ote zixkoaten horrenbeste buelta zenbait ideiari. Zeatik nauk hain konplikaue? Baina gozatu egiten diat. Bete egiten natxik.
Inguruko jende askok hainbeste gauzei buelta ematen ez zixkoabela ikustean hauek ere zoriontsu ikusteituk ba ta ez dituk batere konplikatzen pentsatzen diat. Ni ordea, naizena nauk eta onartu egin behar. Eta naizena izanda aurrera nitxik ahal den ondoen, nire esku zeokena eginez.
Ni enauk haserretzen eta nire onetik irteten pentsakera edo berriketaldi mota hauekin. Inguruan ez diat uste amorraziorik sortzen diatenik ere. Beraz, sufrimendua nahikoa bestela ere bazaukeaunez, gehiago ez gaineratzen saiatzen nauk. Ba al dakik futboleroek ze kalte egiten zoaben beren buruei?(ondorioz ingurukoei ere bai)
Ezer ere galtzen ote duten galdetzen didak: patxada, lasaitasuna, alaitasuna, batzutan lagunak…
Ados jartzen dituken gutxitan goikoa dena irabazia bihurtzen dek.
Hau guztiarekin garatzen dekena ulermena denik ez nikek esango. Baina zer den zehazteko lain etzekiat. Agian kuriositatea, jakinmina…auskalo! Ederra dek ordea!
(Hitanoan idatzitako hanka sartze denak barkatu.)

lasai | 2005-11-07 : 20:11

lasai iosu, zure soziedadien onartze ez bazaituzte beste asko daude azpeitiyen ta ongietorriye izengozea. Jejeje

topotikon team | 2005-11-18 : 11:11

aupa hi!!!!!el puto amo.

MEM 1 | 2005-11-18 : 22:11

Hau klasen leitu behar dezu e Josu!! Pena merezi du eta!!Aupa Hi!!!!

E.I.E -1- | 2005-11-21 : 15:11

Irakuri klaseannnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnn!!!!!!!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu