Junts

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Segurola 2019ko mai. 2a, 13:30

Iñaki Segurolak Urola Kostako Hitza egunkariko Puntuka atalean idatzitako iritzi artikulua da honako hau:

Ez diot sekula botorik eman inongo alderdiri. Beti pentsatu edo sentipentsatu izan dut ordezkari bat urdezkari zerri bat bihurtzen dela azkenerako (eta aurrenerako ere bai askotan). Baina koherentea eta sistematikoegia izateak pisatu egiten du, eta nazkatu naiz beti jarrera bera edukitzen. Hori ondo dago pentsaera edo ideologia jakin bat daukanarentzat, baina ni ez naiz klase horretakoa: nerea “sentipentsaera lausoa” da. Eta gainera gai hau txoro-arinegia da oso benetan hartzeko.

Beste arrazoi bat ez bozkatzeko: zerbaitekin identifikatzeko daukadan ezina. Beti sentitu izan dut botoa ematea zela boto-hartzailearekin identifikatzea: “ni horietakoa naiz”, “ni hori naiz”, eta hola. Badakit hau askok saihesten dutela “pertsonei begiratuz”, eta “nik halakori emango diot botoa, jatorra delako”, eta abar. Oraingo nere erabakia ere hortik doa pixkat.

Hauteskundeak zirku bat dira, edo inauteri/maskarada bat, eta ni sentitzen naiz zirkura sekula joan ez den ume baten pare, edo maskararik jantzi ez duen gizaki lehor baten eran. (Oharra: zirkua ez dena gure eguneroko aukeratze edo benetako botoak dira, eta garaileak beti jakinekoak izan ohi dira: Bayer, Zara, Eroski, BBVA, Vocento, Amazon, Reala/Armagintza, Athletic/Petronor, eta abar.)

Jarraitu artikulua irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.