Zer da Ser?

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Segurola | Iritzia | Artikulua
2018-07-12 14:15

Gaur, uztailak 12, Urola Kostako Hitza egunkarian, Puntuka atalean, argitaratutako iritzi artikulua da honako hau:

Profeta bat sortu da herrian. Esaerak dio inor ez dela profeta bere herrian. Esaera horri egiaren antz pixkat emanez, gizon bat desprofetatzera nator.

JM Sarasolak seinaleak emanak zituen orain baino lehen. Hementxe adierazi zuen behin altzeimerra "opari bat" zela, eta hor hasi ginen ohartzen besteok ez bezalakoa zela gizona. Orain liburua egin du: Conoce tu Ser; eta hementxe bertan, joan den ekainaren 29ko alean, elkarrizketa edo autoelkarrizketa bat atera zen, eta hura irakurrita, ez dago dudarik koska izugarria dagoela haren eta gure artean: 400 bat orriko liburua "hamar egunetan" idatzi omen du, eta ez pentsa liburua huxkerien bilduma denik; hala dio elkarrizketan: "bizitzaren funtzionamendu guztia ageri da bertan", eta hori gutxi balitz, "pertsona batek bizi ditzakeen gauza guztien erantzunak daude liburuan". Bietako bat: edo jainko orojakile baten parekoa da gure gizona, edo nornahiren eskura ez dagoen ezohiko arnasa edo argiren batek lagundu dio. (Badaude gutxienez elkarrizketan beste bi esaldi hemen aitatzea merezi dutenak, bere jakinduria erabateko edo holistikoa zenbaterainokoa den erakusten baitigute; bata: "gaur egungo gazteek ez dakite zer sentitzen duten"; eta bestea: "bizitzan zehar gertatzen zaigun guztia eskertzera iristen garenean, arazo guztiak bukatzen dira"; goian esandako altzeimerraren adibidea hola ulertzen da, eta beste zernahi zorigaitzena ere bai; nonbait, zorigaitza, eskertu ezkero, zorion bihurtzen da, eta opari ere bai.)

Liburuan, bere argazkiaren azpian, irakurtzen dugu: "Me llaman Jose Mari. Pero… ¿quién soy?" Lur-gaineko jendearentzat, "zein naiz ni?" galderak ez dauka zentzurik; gehiago: galdera bera gaixotasun seinale garbia da; ni edozeinek esan dezake bere buruaz, eta horrexegatik ez du galdera horrek erantzunik. Orain: profeta batek edo jainko-usteko batek agintzen badigu bere irakaspenekin galdera horren erantzuna aurkituko dugula, lortzen duena da gu bere bezero betiereko edo kroniko bihurtzea.

Jarraitu irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa