Ekainaren 5eko herri galdeketa

Nahi ez: nahiago bai

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Segurola 2016ko mai. 26a, 18:31

Mundu guztiak maite du independentzia; hau da: ez-dependentzia, mendean ez egotea edo azpiko ez izatea. Gorabeherak hasten dira zeren edo noren independentzia maite dugun galdetu ezkero. Ekainaren 5eko herri galdeketan argituko da hori Azpeitian, ustez behintzat.

"Euskal estatu independente bateko herritar" izan nahi al duten galdetuko zaie azpeitiarrei. "Erdal estatua" badago, eta haren independentziaren altzoan ustez gozo bizi diren herritarrak ere bai: horiexek izan ohi dira independentistarik haundienak eta amorratuenak, beste estatu batek Espainia menderatzea inola ere onetsiko ez luketenak. Gero daude independentista txikiak, euskal estatutxoa sortu nahi dutenak. Denok gara independentistak hemen; denok nahi dugu estatu arrotz batekiko independentzia: batzuentzat Espainia da arrotza; besteentzat Espainia ez den oro da estatu arrotza; eta nere modukoentzat —hau ere bada ba!— estatua bera da gauza arrotza.

Galdeketa horretan neri berez ezezkoa ematea tokatzen zait. Galderari euskal hitza kenduko baliote, ezetz bozkatuko nuke dudarik gabe, zeren nik ez baitut izan nahi estatu bateko herritar, baizik-eta herritar huts. Orduan, estatu bateko herritar izan nahi ez badut, euskal estatu batekoa ere ez dut izan nahiko, logikoa denez, baina gertatzen dena da, logikatik praktikara jauzi eginez, euskal horrek gaur dagoen estatua hautsi egiten duela eta hori badela zeoze, edo xeoxe behintzat bai.

Jarraitu artikulua irakurtzen Urola Kostako Hitza-ren webgunean.