Surf

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2015ko urr. 23a, 10:05

Aspaldian uraren mistika edo adorazio moduko batean eroria nago. Ura da neretzat munduan den gauzarik onena. Beharbada amaren sabelean ere sentituko nuen hori, edo itsasora aurrenekoz eraman nindutenean (hizketan hasi baino lehenago, nik uste, edo hastearekin bateratsu), edo Malkortxoko presapeko ur mixteriozko haietan, baina konturatu, orain konturatu naiz.

Ni beti egon izan naiz, edo munduak berak jarri nau, gehiengoaren kontra, edo gehiengoaren gauzen kontra, baina urak adiskidetu egin nau gehiengoarekin. Gure gorputza eta mundua bera ura omen dira lautik hirutan, eta gehiengo absolutu horrexekin egiten dut nik bat. Ura ez da dena, baina bai gehiena izenarekin eman dut aurten hitzalditxo bat Bilbon (inderneten ikus liteke).

Uste dut ur hotz bizia zela gizaki eria sendatzen zuena, belar-jakintza baino lehenagotik, eta gaurko farmapozoia baino askoz lenenagotik; gero etorri ziren edari erreen aurretik, uste dut ur huts bizia zela gizakia mozkortzen zuena. Bai: urrutitxo iritsi bide naiz urarekin urtzeko egarri honetan, baina beste batzuk ere bai: uraren memoriaikertzen dutenentzat, urarena da zinezko jakintza: urak berak dakiena, alegia.

Jarraitu irakurtzen Urola Kostako Hitza-ren webgunean.