Ikasle ugari elkartu da IKASek egindako aurreneko batzar irekian

Erabiltzailearen aurpegia IKAS 2021ko urt. 5a, 11:47
Joan zen urrian jaio zen IKAS Ikasle Autodefentsa Sarea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko errealitateei eta arazoei antolakuntzaz erantzuteko. Handik gutxira eratu zen Urola Erdiko IKAS, iaz sortutako Azpeitiko Ikasle Autodefentsa Sarearen (AIAS) lekukoa hartuz. Ordutik lanean aritu gara etengabe, eta atzo egin genuen IKASen aurreneko batzar irekia Azpeitiko Gaztetxean. 
 
Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko dozenaka ikasle elkartu ginen lehen asanbladan. Bertan IKASen jardunaren inguruan, proposatutako programaren nondik norakoez eta Azpeitiko ikastetxeetan identifikatutako auziez hitz egin genuen. 
 
Datorren astean izango duzue ikasturte honetan martxan jarriko dugun lehen borrokaren berri.
 
Ikasle langileon batasunaz, autoritarismoari egurra!