Ordezko zenbakiarekin jaso daiteke Hitzarturen zozketako bigarren saria

Erabiltzailearen aurpegia Hitzartu 2016ko eka. 22a, 11:55

Hitzartuko zozketaren lehen saria banatu dugu, baina bigarren sarituaren zain gaude. Ekainaren 20a pasatu denez, ordezko zenbakia duenak jaso dezake jada oparia. 4.341 da ekainaren 5ean atera genuen zifra, eta errifaren jabeak lau lagunentzako afaria irabazi du Añota sagardotegian. Bi aste ditu oparia jasotzeko. Horretarako, Hitzartuko kideren batekin jar daiteke harremanetan edo 619202333 telefonora dei dezake.

Josune Ugarteri (argazkian) suertatu zaio Hitzarturen lehen saria. Honakoa irabazi du hark: bi gau Saiaz Getaria Hoteleko itsasaldeko gela batean, gosariarekin eta 150 euro.