Ekainaren 5eko herri galdeketa

Ekainaren 5a, hitza hartu genuenekoa

Erabiltzailearen aurpegia Hitzartu 2016ko eka. 6a, 23:04

Ekainaren 5eko laburpen bideoa da honakoa. Nahiz eta bideo bidez ezin den adierazi atzo Azpeitian bizi izan zen ilusio eta emozio anabasa, hemen uzten dizuegu atzoko egunak eman zuenaren zatitxo bat.

Eskerrik asko Hitzartu aurkeztu zenetik gaur arteko ibilbidean zuen alea jarri duzuen guztioi, zuek gabe atzokoa ez zen posible izango. Orain, baina, lanean jarraitu behar dugu, etorkizuna baitugu erabakitzeko.