Ekainaren 5eko herri galdeketa

Munduko hainbat txokotan bizi diren azpeitiarrek ere babesa eman diote herri galdeketari

Erabiltzailearen aurpegia Hitzartu 2016ko mai. 26a, 13:27

Euskal Herritik kanpo bizi diren hainbat azpeitiarrek ere atxikimendua eman diote ekainaren 5ean egingo den herri galdeketari. Munduko hainbat txokotatik bidali dituzte mezuak, hala nola Herrialde Katalanetatik, Frantziatik, Tailandiatik, Estatu Batuetatik, Angolatik, Espainiatik, Erresuma Batutik, Eskoziatik eta Txinatik.