Ekainaren 5eko herri galdeketa

'Hitza, etorkizunaren giltza' abestiaren bideoklipa

Erabiltzailearen aurpegia Hitzartu 2016ko api. 28a, 14:00

Hitza, etorkizunaren giltza abestia sortu eta kantatu dute Azpeitiko musikari, abeslari, idazle, poeta eta bertsolariek. Independentziaz, Azpeitian egingo dugun herri galdeketa babestea du xede kantak. Guztira, 60 lagun inguruk parte hartu dute sorkuntzan, grabazioan eta bideoaren edizioan. Beraz, auzolanean eginiko lana da, Hitzartuk sustatutako ekintza guztiak bezala.

Hitzartuk eskerrak eman nahi dizkie abestian, modu batera edo bestera, parte hartu duten lagun guztiei. Honakoak dira artistak: 

Ane Bastida
Alberto Frantzesena
Pedro Juaristi 
Xabier Saldias
Iban Izagirre
Eider Bereziartua
Iosu Garate
Olatz Agirre
Nerea Nazabal
Oihan Lizaso
Gaizka Arrue
Suharri Aranburu
Pello Arribas
Ainhoa Arribas
Felipe Murillo
Ainhoa Martin
Ane Jurado
Ekain Ibarguren
Ignacio Azkue
Xanti Agirrezabala
Jose Antonio Elorza Elortxa
Aritz Unanue
Jabier Etxaniz
Mari Karmen Otaegi
Marije Arregi
Ainara Epelde
Mari Jose Bikendi
Miren Gorrotxategi
Kbeat Ahots Taldea
Ana Azkue
Angel Azkue
Iñaki Bastida
Lierni Aranburu
Jon Ibarzabal
Pello Uranga
Nerea Etxaniz
Unai Frantzesena⁠⁠⁠⁠

Honakoek egin dute abestiaren letra: 

Leire Arenas
Jon Gurrutxaga
Miren Gorrotxategi
Xabi Borda

Kantuaren edizio lanetan aritu dira 2Noisy estudioan Oihan Lizaso eta Aritz Gerra. Bideoaren edizioan, berriz, Eider Bereziartua eta Olatz Agirre. 

Hitza, etorkizunaren giltza, letra:


Itzartu diren hitzak badatoz
amuko zubiaren azpitik igerian. 
Amuarrain arin bihurturik
Ibaiederreko uretan jausika.

Landetan zelaian barrena
aurkitu dute hitzek bide zuzena
sirena oihu bilakaturik
zeharkatu dute lantegi arte estua

Loiolako etorbidetik Xanjuandeira datoz
ufadetan hostoak haizearen lagun
nora doazen esateko asmoz
hitzak boladetan heltzen dira urrun

Txistuka datoz herri guztia esnatuz
kea dariola Urolan gora
hitzaren trena har dezagun guztiok
igoko al gara denok barrura

Bakoitza bere bidetik dator
aniztasunean elkartuz gatoz
hauxe itxaropen printza
zabaltzera goaz

ETORKIZUNARI ATEA, GURE HITZAREN GILTZAZ (bi bider)

Hitzak badatoz iada hitzartuta
auntzen bizar gris bihurtu dira.
Izarraitzen hegian goitik behera
Azketa iturri ondotik jausika

Zerutik erortzen dira milaka perla
Kantauritik datoz gure hitzak laino
lanbroa ari du eta busti dira
Urrestila Nuarbe eta Lasao

Bakoitza bere bidetik dator
aniztasunean elkartuz gatoz
hauxe itxaropen printza
zabaltzera goaz

ETORKIZUNARI ATEA, GURE HITZAREN GILTZAZ (bi bider)

Gure hitzak izan dezan oihartzun
Euskal Herria iratzar dezagun
mila atabal danbor gainean kolpeka, kolpeka

Entzun dadila hotsa, herritarren ahotsa…

Bakoitza bere bidetik dator
aniztasunean elkartuz gatoz
hauxe itxaropen printza
zabaltzera goaz

ETORKIZUNARI ATEA, GURE HITZAREN GILTZAZ