Han eta hemen

Hil ala bizi

Erabiltzailearen aurpegia Hiromi Yoshida 2022ko abu. 21a, 09:10
Ainu talde bat, 1904ko argazkian. (Wikipedia)

Hiromi Yoshidak 2022ko abuztuko Uztarria aldizkarian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

Ainuera, ainu etniaren hizkuntza, Japoniako iparraldean hitz egiten zen. Azkenengo hiztun natiboa orain dela urte batzuk zendu zen. Beraz, linguistek hiltzat ematen dute ainuera. Baina ainuera ikasten ari direnek (ama hizkuntza japoniera dutenak dira) eta haiei laguntzen dietenek zera diote, aho batez: "Ainuera ikasten ari direnak dauden bitartean, bizirik iraungo du hizkuntza horrek".

Bai, ainu gazteak ari dira ainuera ikasten, ahalegin handia eginez. Eta horri lotuta, bi arazo nabari daitezke: batetik, ikasleek japoniera dutenez ama hizkuntza, haien ainuerak japonieraren eragin izugarriak jasan behar ditu nahi eta nahi ez, eta ainuerak bere jatortasuna galduko luke; eta bestetik, ainueraz ikasita ere, ez dute ainuera etengabe erabiltzeko komunitaterik.

Baina bigarren arazoarekin uxatu egiten da aurrenekoa, hizkuntza aldatzen joan dadin, erabili egin behar delako. Beraz, ainueraren egoera oraindik ez da iristen lehen arazoa sortzera ere. Momentuz, ainuek diote gero eta ainu gazte gehiagok ainueraz hitz egiten ikastea dela garrantzitsuena. Gero gerokoa. Ainueraren egoera ikusita, euskararekin konparatzen hasten naiz beti.