40. Euskal Antzerki Topaketak

Lanpostu garrantzitsu baterako lehiaketa publikoa ospatuko da Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Herriye 2022ko urr. 13a, 15:18

Azpeitiko herriarentzako oso garrantzitsua den lanpostu baterako lehiaketa publikoa egingo da azaroaren 1ean, 2an, 3an eta 4an Sanagustin kulturgunean.

Honako hauek dira lanpostuaren ezaugarri nagusiak: 

  • Lanpostuak ardura handia eskatzen du.
  • Lanaldi osokoa da, bizitza guztirako (bai, hil arte).
  • Azpeitiarra bazara, badakigu interesa izango duzula.

Eskuratu sarrera https://antzerkitopaketak.eus/herriye/ webgunean, beranduegi izan baino lehen.