Eta zikinkeria hau?

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2023ko mar. 9a, 11:13

Herriko hainbat txokotan pankartak jartzeko erabiltzen den zelo-papera kentzen ez dutela salatzeko, kexa bidali du herritar batek Uztarriaren erredakziora. 

Herritar batek Uztarriaren erredakziora bidalitako argazkiak dira honako hauek. Pankartak jartzen diren herriko hainbat txokotan hartutako irudiak dira, besteak beste, plazako kioskokoa, Zelai Luzeko  barandakoa eta Artzubiko biribilguneko postekoa. Pankartak kendu ostean itsatsita utzitako zelo-papera agertzen da argazkiotan, eta utzikeria hori da herritarrak salatu nahi izan duena. "Eta zikinkeria hau?", aipatu du kexa helarazteko.