"Lan bikaina eginda"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2023ko ots. 24a, 15:30

Astearte Karnabal goizaldean herriko plazan grabatutako bideo bat bidali du herritar batek Uztarriaren erredakziora. Kale garbitzaileek egindako "lan ona" goraipatu du hark.

Herritar batek Uztarriaren erredakziora bidalitako bideoa da honako hau. Astearte Karnabal goizaldean, eguna argitu baino lehen, kale garbitzaileak herriko plaza garbitzen ageri dira bertan. Herritarrak azaldu duenez, "plastikoz goraino" zegoen plaza garbitu zuten langileek, eta zoriondu egin ditu haiek, "lan bikaina" egin zutelako.