"Sokamuturrak haurren eskubideak urratzen ditu"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2023ko ots. 10a, 09:00
Donejakue kaleko parkea.

Herritar batek Uztarria.eus-era bidalitako kexa da honako hau. Sokamuturragatik, Donejakue kaleko umeen parkeari zati bat kendu zioten sansebastianen aurretik, eta hark adierazi duenez, karnabalak pasatu arte ez dute kendutako zati hori jarriko. Horregatik dio sokamuturrak "umeen eskubideak urratzen" dituela.

Herritar batek Uztarriaren erredakziora bidalitako argazkia da honako hau. Donejakue kaleko parkea ageri da bertan, baina zati bat falta du, eta, hain zuzen ere, horregatik kexatu da herritarra, sokamuturrak "haurren eskubidean urratzen" dituela uste duelako. "Sokamuturra dela eta, San Sebastian jaietan kendu, eta ez dute berriz jarriko inauteriak pasatu arte. San Sebastian jaietan ez zuten haurrentzako eta gaztetxoentzako ezer berezirik antolatu –danborrada salbu–; sokamuturra izan ohi da ordu luzez. Hori gutxi balitz , haurrentzako parkeari zati bat kendu zioten, eta hilabete pasatxo daramate haurrek hor ibili ezinik".