Herri bidea "labain bezain arriskutsu"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2022ko abe. 20a, 08:33
Komunsorotik hilerrira doan herri bidearen zati baten irudia. (Utzitakoa)

Komunsoro baserria eta hilerria lotzen dituen bidearen "egoera lotsagarria" salatu eta udalari hura garbitzeko ahalegina egitea eskatu dio herritar batek.

Izarraitz barreneko Komunsoro baserria eta Abitaingo hilerria lotzen dituen herri bidearen "egoera lotsagarria" salatuz bidali ditu idatzia eta argazkia herritar batek Uztarriara.

"Erabat zikina, hostoz, lokatzez eta goroldioz beteta" dago herri bide hori, "labain bezain arriskutsu", herritar horren esanetan, eta udazken-negu partean "urtero arazo bera" errepikatzen dela dio. Hori dela eta, bide hori garbitzeko ahalegina egin dezan eskatu nahi dio udalari.