Hostoak galtzen eta loratzen, aldi berean?

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2022ko abe. 18a, 09:00

Garmendi auzuneko zuhaitz baten itxurak harrituta, argazki hau bidali du herritar batek Uztarriara. "Begira zer arraroa! Hosto guztiak oraindik erori gabe ditu zuhaitzak, eta dagoeneko loratzen ari da", adierazi du. 

Herritar batek Uztarriara bidalitako argazkia da honako hau. Garmendi auzuneko zuhaitz baten itxurak harrituta atera du herritarrak argazkia aste honetan. "Begira zer arraroa! Hosto guztiak oraindik erori gabe ditu zuhaitzak, eta dagoeneko loratzen ari da", adierazi du herritarrak. Jarraian, honako galdera egin du: "Udazkena eta udaberria nahastu ote dira aurtengoan?".