Santutxoko iturria, "bost urte baino gehiagoz izorratuta"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2022ko abe. 6a, 10:38

Herritar batek salatu duenez, Santutxo auzoko iturria "egoera tamalgarrian" dago. Haren arabera, "bada konpontzeko garaia".

Herritar batek Uztarriara bidalitako argazkiak dira honako hauek. Hark adierazi duenez, "egoera tamalgarrian" dago Santutxo auzoko iturria. "Bost urte baino gehiago dira Santutxon kokatzen den iturria izorratuta dagoela. Ezin da handik urik edan, eta bada konpontzeko garaia", adierazi du herritarrak.