40. Euskal Antzerki Topaketak

"Batzuek haizea buruan"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2022ko aza. 1a, 11:39
Gaur goizeko arkupeetako irudia.

Ostiralean Azpeitiarekin lotura zuten Argazki Elkarteko kideen hamabi irudi eskegi zituzten plazako arkupeetan. Gaur goizean falta ziren horietako batzuk, eta herritar batek kexa bidali du Uztarriaren erredakziora.

Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek plazako arkupeetan jarritako irudi eta argazki muntaietako batzuk desagertu dira bart –gaur estreinatuko den Herriye antzezlana tarteko jarri zituzten–. Hala salatu du Uztarriaren erredakziora argazkia bidali duen herritarrak. Hark esan duenez, hamabi irudi jarri zituzten ostiralean, eta batzuk falta dira dagoeneko. "Haize handia egin du azken egunetan, baina irudiak ez ditu haizeak eraman. Batzuek haizea buruan".