"Egoera lotsagarrian daude herriko hainbat parke"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2022ko ira. 24a, 09:13

Bi herritarrek herriko hainbat jolas parkeren egoera dela eta, argazkiak bidali dituzte Uztarriara. Haien arabera, "oso utzita" daude herriko zenbait parke.

Bi herritarrek Olazko Andre Mariaren plazako nahiz Ibai Eder eta Done Jakue kaleetako umeen jolas parkeen egoera dela eta, hainbat argazki bidali dituzte Uztarriaren erredakziora. Horiek diotenez, "oso utzita" daude parkeak, eta horietako zenbaitetan "handia" da haurrek min hartzeko duten arriskua. "Egoera lotsagarrian daude herriko hainbat parke", azaldu dute kexa agertu duten bi herritarrek.