"Hau zerrikeria"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2022ko ira. 21a, 08:53
Soreasu antzokiaren ondoko edukiontziak iraulita gaur goizean.

Herritar batek kexa bidali du Uztarriaren erredakziora: Soreasu antzokiaren ondoko edukiontziak iraulita eta horietan zen zaborra lurrean botata agertu da gaur goizean.

Herritar batek bidali du Uztarriaren erredakziora honako irudi hau. Soreasu antzokian ondoko hainbat edukiontzi iraulita agertu dira gaur goizean, eta horien barruan zegoen zabor, hondakin eta bestelako guztiak lurrean botata. "Horretarako denbora hartzen duenak zaborrak edukiontzietara botatzeko tartea hartuko balu...", azaldu du kexa bidali duen herritarrak.