Zaborra jaso gabe, denbora luzez

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2022ko ira. 5a, 15:57

Herritar batek kexa bidali du Uztarriaren erredakziora, Garate Anaia auzunean oinezkoentzako bidean pilatutako zaborra denbora luzez garbitu ez dutela salatzeko. 

Herritar batek kexa agertu du Garate Anaia auzuneko edukiontzien ondoan pilatutako zaborra "duela hamar egun ingurutik" garbitu ez dutela eta. Hark azaldu duenez, udaletxean ere jarri zuen kexa, baina "erantzunik egon ez dela ikusita", salaketa Uztarriara bidaltzea erabaki du. Kexa agertzeko hainbat argazki bidali ditu Uztarriaren erredakziora. "Badira hamar egun edukiontzietatik eroritako nahiz han utzitako zabor poltsetatik ateratako hondakinak bide ertzean daudenetik. Ohiko bilketa egiten duten arren, ez dute jasotzen errepidera nahiz oinezkoen bidera eroritako zaborra. Egun asko igaro dira, eta kiratsa nabari da dagoeneko. Horrenbestez, han pilatutako zaborra jaso dezaten eskatu nahi dugu", adierazi du herritarrak.